Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra






descargar 91.67 Kb.
títuloLiteratura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra
página1/3
fecha de publicación08.02.2016
tamaño91.67 Kb.
tipoLiteratura
p.se-todo.com > Documentos > Literatura
  1   2   3






DONOSTIA KULTURA - IKASTAROAK

2014- 2015




Udan gaudenez, eta hiritarrek datorren ikasturtean bere aisialdia antolatzeko DONOSTIA KULTURAk oinarrizko kultur trebakuntzaren eskaintza berria aurkezten du uztailean.
Ikastaro hauek 2014ko urria eta 2015eko ekaina bitartean garatuko dira eta, beti bezala, ikastaro eskaintza zabala eta berezia izango da, bai gaietan baita formatuetan ere (lauhilabetekoak, ikasturte osokoak, trinkoak, ikastaro orokorrak, egile ikastaroak…)

1.- ZER LORTU NAHI DUGUN


  • Zenbait teknika eta abileziak transmititzea ezagutzaren hainbat esparrutan.

  • Aisialdi sortzailea, hausnartzailea eta kritikoa bultzatzea.

  • Sormen eta praktika artistikoa bultzatzea.

  • Herritarren arteko harremanak eta partaidetza sendotzea.

  • Hainbat gairen inguruan elkarteak sortzeko aukera sustatzea (bideoa, irratia, antzerkia...).

  • Gizarteko hainbat sektoretara iristea: emakumeak, haurrak, helduak, gazteak eta abar.



2.- IKASTARO HAUEK ANTOLATU DITUGU KONTUTAN HARTUTA:


  • Erabiltzaileengandik jasotako eskaerak eta balorazioak

  • Arlo desberdinen arteko oreka.

  • Kultur etxeen arteko oreka.

  • Kultur etxe bakoitzak duen espezializazioa: Lugaritz (Antzerkia), Casares-Tomasene (Irratia), Egia (Dantza), Larrotxene (Bideoa eta Zinea), Okendo (Arte Ederrak), Ernest Lluch (Literatura eta gaur egungo gaiak).


3.- IKASTAROEN HIZKUNTZAK:


  • Helduentzako ikastaro guztiak euskaraz eta gazteleraz eskaintzen dira, egile ikastaroak izan ezik, egilearen hizkuntzaren arabera direlako.

  • Haur eta gazte ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira.

  • Aurtengo eskaintza honako hau da:

  • 296 euskaraz

  • 253 gazteleraz

  • 2 elebidun



4.- JORRATUKO DIREN ARLOAK


  • Arte Plastikoak: Akuarela, Egur eskultura, Eskultura igeltsoan, Marrazteko teknikak, Olioa, Serigrafia, Zeramika, …

  • Eskulanak: Altzarien zaharberritzea, Amigurumi, Azaleztapena, Bisuteria, Patchwork, Panpin tailerra, mosaiko tailerra...

  • Arte Eszenikoak: Abesbatzak, Alboka, Antzerkia, Gitarra, Klown, Perkusioa,, Txalaparta, eta mota guztietako dantzak...

  • Ikusentzunezkoa eta Komunikazioa: Argazkigintza, Bideoeskutitzak, Espresioa eta lengoai argazkilaritzan

  • Literatura: Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra.

  • Autoezagutza eta osasuna: Adimen emozionala, Coaching, Entzumen aktiboa, Kosmetika naturala, Meditazioa, Masaia, Ondo lo egiten ikasi, Pilates, Yoga

  • Humanitateak: Erromanikoa, Gotikoa, Berpizkundea, Barroko eta Arte garaikidea, Kultura islamiarra, Mesopotamiako artea eta historia, Arte eta Historia ibiltaria, Jazzaren hastapenak...

  • Bestelakoak: Ardo dastaketa, Baratza (Cristina Enea Fundazioarekin batera) Etxeko brikolajea, Sukaldaritza (begetarianoa, tradizionala, munduko arrozak, sasoikoa, singles-entzako, makrobiotikoa, gozogintza…),

  • Lantegi irekiak: Eskulanak eta pintura.


5.- 2014/2015 IKASTURTE BERRIKO DATU OROKORRAK

IZENEMATEAK: Irailaren 9tik 26ra

Ordutegia eta matrikulazio guneak


MATRIKULAZIOA IRAILAREN 9an HASIKO DA, 16:00etan. (ASTEARTEA)
Arratsaldez :

  • astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara Casares-Tomasene, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetan, Liburutegi Nagusian (azaleztapen ikastaroak bakarrik).


Goizez:

  • astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara Okendo, Ernest Lluch eta Casares-Tomasene kultur etxeetan.

  • astelehenetik ostiralera, 10:00etik 14:00etara, Egia kultu etxean

  • Aiete Kultur Etxean asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara; larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; igandetan 10:00etatik 14:00etara.


OHARRAK:

  • Altzan matrikulazioa Casares Kultur Etxean egin behar da.

  • Liburutegi Nagusian (Alderdi Ederren), azaleztapen ikastaroetarako bakarrik eman ahal izango da izena.

  • 2015eko otsailetik ekainera diren ikastaroetarako matrikulazioaren epea urtarrilaren 23an bukatuko da.

  • Haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako ikastaroak 2014ko urriaren 20tik 2015eko ekainaren bigarren astera arte izango dira; egutegi zehatza ikastaroa egingo den kultur etxean kontsulta daiteke ikastaroa hasi ondoren.
Interneten bidezko matrikulazioa
http://www.donostiakultura.com/ikastaroak DONOSTIA KULTURAren webgunean ere izena eman daiteke, irailaren 9tik eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Matrikulazioa webgunearen bitartez egin dutenen artean zozketa bat egingo da eta 10 lagunek ez dute matrikula ordainduko..

MATRIKULEN PREZIOAK ETA DESKONTUAK:
Helduentzako ikastaroen prezioa iraupenaren eta ordu kopuruaren arabera izango da, hau da, ikasturte osokoak edo lauhilabetekoak diren. Halaber, zenbait ikastarotan izan daitezkeen aparteko gastuak kontutan hartu dira. Bestalde, egile ikastaroen prezioak ezberdinak dira.

Haur eta gazteentzako ikastaroetan dagokion %25eko deskontua egin da automatikoki.

Ohiko deskontuak:


  • Gazte-, langabezia- edo pentsionista- txartela dutenei eta familia ugarikoak direnei %25eko deskontua, haur eta gazte ikastaroetan izan ezik, deskontu hori automatikoki jarrita baitago.

  • %25aren deskontua Euskaltegietako ikasleentzat euskarazko ikastaroetan.

  • DONOSTIA KULTURA txartela dutenek %10eko deskontua, lor dezakete beste deskontuez gain.


IKASTARO GUNEAK:


  • Ernest Lluch Kultur Etxea (Amara)

  • Casares-Tomasene Kultur Etxea (Altza)

  • Larratxo Kultur Etxea (Altza)

  • Egia Kultur Etxea

  • Larrotxene Kultur Etxea (Intxaurrondo)

  • Intxaurrondo Kultur Etxea

  • Loiolako Kultur Etxea

  • Lugaritz Kultur Etxea (Antiguo)

  • Okendo Kultur Etxea (Gros)

  • Aiete Kultur Etxea (Aiete)

  • Liburutegi Nagusiaren jarduera aretoan (Konstituzio plaza, sarrera San Jeronimo kaletik).


OHARRA:

Ikastaro batzuk Kultur Etxeetatik kanpo burutuko dira. Horrela denean, ikastaroari dagokion informazioan (foiletoaren taulan bertan) aipatzen da.


2014/2015 AURTENGO ESKAINTZAREN DATU OROKORRAK

+ Guztira 551 ikastaro dira (iaz baino 32 gehiago), eskaintzen diren plazak 8.000 baino gehiago dira.
+ Norentzat:

- Helduentzat: 508

- Gazte eta haurrentzat: 43
IAZKO (2013/2014) datu orokorrak:
+ Guztira 519 ikastaro izan ziren; eskaini ziren plazak ia 8,000 izan ziren, eta 4.100 pertsonek baino gehiagok parte hartu zuten ikastaroetan.
+ Norentzat:

- Helduentzako: 466

- Gazte eta haurrentzat: 53
+ Hizkuntzak:

- 289 euskaraz

- 225 gazteleraz

  • 2 elebidun


6.- DONOSTIA KULTURAREN IKASTAROEN BILAKAERA


2013-2014 ikasturtea oso arrakastatsua izan zen matrikulazioen aldetik, izan ere, 4.000 pertsonek baino gehiagok eman baizuten izena. Beraz, ikasturte horretan ikasle kopurua mantentzeaz gain, igotzea lortu da.
Aurreko ikasturtearen datuak aztertu ondoren, eta arloei dagokienez, egiazta dezakegu Arte Eszenikoen proposamenak direla DONOSTIA KULTURAren programa honetan matrikulatzen diren pertsonen artean interes handiago sortzen dutenak; Autoezagutzari eta Osasunari buruzko ikastaroak ere arrakastatsuak dira; era berean, Arte Plastikoak eta Eskulanak ere interesagarriak zaizkie donostiarrei. Bestalde, sukaldaritza ikastaroek sortutako zaletasuna ere azpimarratu nahi genuke. Eta, nola ez, Egile Ikastaroek ere bere arrakasta dute: disziplina ezberdinen profesionalek eskainitako ikastaro hauek hiritarrei zenbait gai sakontzeko aukera ematen die.
DONOSTIA KULTURAren helburuen artean prestakuntza sustatzeaz gain, partehartzaileen arteko harremanak eta elkarlanerako eta zaletasunak konpartitzeko guneak sortzea ere bultzatu nahi da.
Ikastaroen bukaeran bertan landutako edukiak aurkezteko aukera ematen da, horretarako erakustaldiak, erakusketak edota emanaldiak antolatuz. Bestalde, aipatzekoa da ikastaroetan parte hartu dutenen artean balorazioak oso onak direla orokorrean, 5 puntuetatik 4 edo 4,5 emanez: edukiei, metodologiari, antolaketari...


7.- AURTENGO EDIZIOAN NABARMENTZEKO


  • Bertso-terapiak, Andoni Egañarekin: Bertsozale Elkartearekin batera Lugaritz Kultur Etxean proposamen interesgarri bat aurkezten da Andoni Egañaren eskutik. Ez da bertsoak sortzeko tailer bat: bide berri bat da “bertso-terapiak”, bertsotan aritzeko grinarik ez izan arren, bertsolaritzaren inguruko gaiez gustura solastatuko den talde bati ildoa eskainiko diona. Gonbidapena hilean behin izango da urritik martxora arte.




  • Gazte eta haur ikastaroetan, 40 ikastaro baino gehiago eskainiko dira kultur etxeetan 4 eta 17 urte bitartekoentzat: Antzerkia, Euskal dantza, Eskulanak, Gitarra, Txotxongiloak... Ikastaro hauek formatu ezberdinetan eskaintzen dira etxeko txikien beharrei eta ohiturei egokitzeko asmoarekin.




  • Cristina Enea Fundazioarekin batera, ikastaro batzuk antolatu dira aurten ere Intxaurrondo eta Lugaritz Kultur Etxeetan: Baratza zure balkoian




  • Eta eskaintza orokorrean ere ikastaro berriak programatu dira, esate baterako:


ARTE PLASTIKOAK:

  • Eskultura igeltsoan: hain erraza den material honekin landu daitezken elementuak eginez. Lugaritzen.

  • Adimen eta lengoaia argazkilaritzan: espresiorako aukera berriak aurkitzeko. Loiolan.


ESKULANAK:

  • Diy dekorazioa, Kraft teknikak, Packaging, Sormena paperarekin ... inguruko elementuekin egindako eskulanak eta bere teknikak. Casaresen, Ernest Lluchen, eta Lugaritzen.

  • Brodatua, Ehoziri lana, Mantarra, Saskigintza... zenbait kultur etxeetan berreskuratzen ditugun betiko lanak dira. Aieten, Casaresen, Egian, Lugaritzen.



  1   2   3

similar:

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconLiteratura escrita por mujeres, literatura femenina y literaura feminista en italia

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconLiteratura original y literatura traducida en el fin de siglo: el caso de

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconLa literatura Clásica se caracteriza por ser netamente oral, además...

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconLiteratura canaria (Departamento de Lengua Castellana y Literatura) si

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconRec, jaume balagueró eta paco plazarena, eta los cronocrímenes, nacho...

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconLiteratura comparada y literatura comparada en femenino. El caso...

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconI. E. S. Rey Pelayo Dpto de Lengua Castellana y Literatura Cangas...

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconLiteratura

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconLiteratura 12-17

Literatura : Zinea eta literatura, Narratiba Laburreko idazkera tailerra iconLiteratura 12-17






Todos los derechos reservados. Copyright © 2015
contactos
p.se-todo.com